(4-6 julio en Donostia)
para discutir los modos de educar a las próximas generaciones.Adiskide, hezitzaile eta ekintzaile; guraso, kulturgile, administrazioko arduradun, ; auzotar eta ikertzaile; ikasle, zientzialari eta artista, artzain, koblakari zein kaleko lagun hori…
egun on!
(Donostian, 2011ko uztailaren 4tik 6ra, Espazio Irekian)
Ezin uka rol garrantzitsua jokatzen duela hezkuntzak bizitzan, eta komunitateen, herrien eta munduaren bilakaeran…
Zer amets ditugu hezkuntzaren gainean?
Horiek dira buruan darabilzkigun galdera batzuk, baina gunea eta unea eskaini nahi dizkizugu zeure galderak izan daitezen benetan garrantzia dutenak. Zure ideia eta gogoetak hezkuntzako beste aritu eta adituekin partekatzeko parada eskaini nahi dizugu. HIK HASIk mahai baten bueltan elkartu nahi ditu hezkuntzari buruzko kezkak, proposamenak eta pasioa dituzten hezitzaile, aditu, sortzaileak…
Non: Donostiako Santo Tomas lizeoan Antolatzailea: HIK HASI (euskal heziketarako egitasmoa)Laguntzen eta bideratzen: Eleder Aurtenetxe (BM 31)
Noiz:Uztailaren 4an (9:00-17:00), 5ean (9:00-17:00) eta 6an (9:00-13:30). Bazkariak bertantxe. Edozein unetan sartu edo atera zaitezke jardunaldietatik, haririk galdu gabe.
Matrikula:60 € (30 € Hik Hasiko harpidedunek), otorduak barne
Izen-emateak eta informazio gehiago:www.hikhasi.com (01: FORO BEREZIA: Nola hezi hurrengo belaunaldiak?) 943.371.408/615.700.510; gida@hikhasi.com
Edozein beharrizan izanez gero jakinaraz iezaguzu, arren.
Donostian lo egiteko asmoa? “Tximistarri” pentsioa: 943.218.801 (Igeldon) eta “La Sirena” aterpetxea (Ondarreta hondartzatik gertu, Igeldoko bidean): 943 310 268 www.donostiaalbergues.org .
Gurekin amets egitera gonbidatzen zaitugu, hausnartu, eztabaidatu eta bide berriak zabaltzera. Amets horiek puxiketan sartuko ditugu, puxikak zerura askatuko ditugu, eta haien atzetik abiatuko gara, pausoz pauso, eta txango horretara gonbidatuko ditugu Euskal Herriko hezitzaileak.
Eleder BuM31 Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp) www.flowandshow.blogspot.com (eng)

Comentarios
Aún no hay comentarios.